Ir a savethechildren.es

Aurreko Edizioak

Ir a savethechildren.es

BASQUE CULINARY CENTER ETA SAVE THE CHILDREN

Gastronomia, aniztasuna, elkarbizitza eta milaka haur-migratzaile eta errefuxiatuen istorioak elkarbanatzen dira Elkarbizitzarako errezetak proiektuan. Lau dimentsio hauen garapena beharrezkoa da proiektua ulertzeko.

Euskadin gastronomiarekiko daukagun lotura aipagarria da. Tradizioaren onena bereganatuz, berrikuntza bultzatzea jakin izan dugu ere. Gastronomiak Euskadi mundu mailan ikur bezala kokatu du, eta era berean, mundura irekitzen den herri bat bezala erakutsi gaitu. Hainbat zapore eta testura berriekin aberasten den herria, hain zuzen ere. Gurera etortzen diren pertsonen integrazioa herri garatu eta kohesionatuen ezaugarria izaten baita.

Horregatik, inoiz baino egokiagoa iruditzen zaigu Basque Culinary Center eta Save the Children-en arteko kolaborazioa: sukaldaritza eta hezkuntza uztartuz aldaketa soziala lortu. Gastronomiak berezkoak dituen baloreek gizarte multikulturalaren alde lan egiten. Fusioan eta nahastean sinisten dugu.

Bi erakundeok balore asko partekatzen ditugu baina gizartearekiko konpromisoarena da, batez ere, batzen gaituena.  Kolaborazio honen zergatia alde horretatik ulertu behar da: gizarte hobe bat nahi dugu guztiontzako.

Elkarbizitzarako errezetak irudikatzen dugun gizartearen bozetoa da. Haur baten irudimena kontzeptu bukaezina da, osagarri gutxirekin unibertso oso bat eratu dezake. Guk osagarriak eskeiniko dizkiegu, haiek errezeta eta plater bat sortu dezaten, eta bidean, integrazioa eta elkarbizitaren inguruan hausnarketa sakon bat egin.

Basque Culinary Center-n eta Save the Children-en arrakastarako errezeta hoberik ez dagoela pentsatzen dugu.