Ir a savethechildren.es

Aurreko Edizioak

Ir a savethechildren.es

BIZIKIDETZARAKO ERREZETAK

“Bizikidetzarako errezetak” Save the Children-ek, Basque Culinary Center-en laguntzarekin sortu duen hezkuntza berrikuntzan oinarritutako proiektua da.

Jarduera honen helburua irakasleak eta hezkuntza zentroen zuzendaritza taldeak hezitzea, informatzea eta sentsibilizatzea da. Bigarren pausua, ikasleengan eragina izatea izango litzateke. Nola? Sortutako emaitzak haien artean erreplikatuz, irakasleek eta zuzendariek duten botereaz baliatuz. Horretarako Gida Didaktiko bat izango dute eskuragarri, Haur Migrante eta Errefuxiatuen inguruko gaiak lantzeko.

Gastronomia eta Euskadiko ikastetxeetan bizi den aniztasun kulturalaren arteko harreman estuan sinisten dugu Save the Children-en. Hori isladatzeko helburuarekin honako hau proposatzen dugu: ikasleek eta irakasleek bideo-errezeta eratu dezatela errezeta-liburu berezi batez baliatuz, non bizikidetzarako baloreak eta sukaldaritzarako osagaiak nahastuko diren.

Bideo-errezetak webgune honen bidez zabalduko dira, eta bozketa epe baten ondoren, lurralde bakoitzeko talde bana hautatuko da. Hautatuek haien bideo-errezeta Basque Culinary Center-en sukaldatzeko aukera izango dute. Oso une berezia izango da.

Errezeta irabazleak - 2020/21 edizioa

  • Colegio Paules Barakaldo bere Pollo al Curry con jazmin Thai errezetarekin, DBHko 2.A mailako ikasleena.
  • Urola ikastola bere Bizkotxo marmolatuarekin, bere DBHko 4.mailako ikasleena
  • Ramon Bajo eskola bere Sushi errezetarekin, beraien lehen hezkuntzako 6.mailako ikasleena.              
  • Santa Teresa ikastetxea bere Pollo tres vasos errezetarekin , DBHko 2.Ako ikasleena.

Save The Children Euskadik eskerrak eman nahi dizkie parte hartzen duten ikastetxe guztiei proiektu honetan duten interesa eta dedikazioagatik. Zuen lana oso lagungarria da mundu osoko haur migratzaile eta errefuxiatu askoren errealitatea ikusarazteko. Eskerrik asko zuei, irakasleei, zuzendaritza-taldeei, haurrei. Zalantzarik gabe, funtsezkoak zarete kultura artekotasuna euskal gizartea eraikitzeko, elkar ezagutzean, errespetuan eta enpatian oinarritua.

Eskerrik asko: Ramon Bajo eskola, The English School, Nuestra Señora de Aranzazu, Egiluze ikastetxea, Urola ikastola, Colegio Paules Barakaldo, Avellaneda Ikastetxea, Zumaiena Ikastetxea, Munoa ikastola eta Santa Teresa ikastetxea zuen konpromisoagatik, eta proiektu hau egin duzuen bezain polita izatea.

Eskerrik asko denoi eta zuetako bakoitzari, hain garai zailetan proiektu hau posible egin duzuelako, haur migratzaile eta errefuxiatuen gure gida lantzeko gogoa eta ateraz. Hau ez da adios/agur/goodbye , laster arte/see you soon arte da.

NOLA PARTE HARTU

Euskadiko hezkuntza zentro baten irakaslea edo zuzendaritza taldearen kidea bazara (LH 5, LH 6, DBH 1 eta/edo DBH 2), formularioa* betetzea besterik ez duzu. Zurekin berehala harremanetan jarriko gara.*Formulario bana talde/gela bakoitzeko. Proiektuaren faseak (2020-21):

  1. Irakasleei egokitutako prestakuntza. Save the Children-ek ikastetxean emandako ordu eta erdiko saioa. Proiektuaren aurkezpena, gaiari buruzko testuingurua, Gida Didaktikoaren aurkezpena eta gelan lantzeko jarraibideak. [Otsaila]
  2. Irakasleek gelan Gida Didaktikoa lantzeko epea. Ordu beteko 6 saio.
  3. Bideo errezeten egitea eta aurkezpena [Maiatza]. Web-orrialde honetan argitaratuko dira bozketa errazteko. Gero talde bat aukeratuko da probintzia bakoitzean.
  4. Basque Culinary Center-en beraien Bizikidetzarako Errezetak prestatzeko aukera izango dute autatutako taldeek unibertsitateko irakasleen laguntzarekin. [Ekaina]
  • Euskaraz edota erderaz egiteko aukera. Doako proiektua hezkuntza zentroarentzat.

20/21 edizioko izen emateak amaitu dira.